Zahartze osasuntsua izaten erakusten duten ikastaroak eta hitzaldiak.

ZAHARTZE OSASUNTSUA IZATEN ERAKUSTEA HELBURU DUTEN IKASTAROAK ETA HITZALDIAK.

Talde txikitan emandako ikastaroak, oroimena lantzeko entrenamendu-programetan eta beste arlo kognitibo batzuetan oinarrituak, beren gaitasun funtzionalen funtzionamendua optimizatu nahi duten pertsonei zuzenduak, gaitasun horien narriadura prebenitzea eta zahartzearekin gure ezagutza funtzionamenduan agertzen diren zailtasunak minimizatzea da gure helburua. Ikastaroak metodologia dinamiko eta parte-hartzailean oinarritzen dira, eta taldeko kideek garuna estimulatzeko jarduera ugari egiten dituzte.

GARUNAREN GIMNASIA TAILERRAK:

Kalte kognitiboa ez duten pertsonentzat. Estimulazio kognitiboak dementzia prebenitzen laguntzen du, eta, hala, neurona-konexio berriak sortzea eta erreserba kognitiboa handitzea sustatzen du. Horrek adimen aktiboa eta forman mantentzea ahalbidetzen du, garapen pertsonala sustatuz.

ADINARI LOTUTAKO OROIMEN GALERARI BURUZKO TAILERRAK:

Estrategia mnemototeknikoetan entrenatuz, 65 urtetik gorako pertsonen eguneroko ahanzturak konpontzeko estrategiak ematen dira. Estrategia hauek memoriaren funtzionamendua optimizatzeko dira.

Tailer horiek banakako saioetan ere egin daitezke.

- Adinekoentzako HITZALDIAK. 

"LANTZEN DUGUNA MANTENDU EGITEN DUGU, ALDIZ LANTZEN EZ DUGUNA GALDU EGITEN DUGU"

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika