Nahasteren bat duten pertsonentzat banakako saioak (Terapia ez-farmakologikoak)

NAHASTEREN BAT DUTEN PERTSONENTZAT BANAKAKO SAIOAK (TERAPIA EZ-FARMAKOLOGIKOAK) ...

Banakako saioak eskeintzen dira gaitasun kognitiboetan nahasteren bat duten pertsonentzat. Narriaduraren eta inguruabar pertsonalaren arabera, pertsona bakoitzari egokitzen zaizkion saioak dira.

Saioen iraupena eta maiztasuna aldatu egiten dira pertsona bakoitzaren beharren arabera, eta 45 min eta ordu bat bitartean iraun dezakete, astean behin edo bitan.

ERREHABILITAZIO KOGNITIBOKO SAIOAK:

Garuneko lesio motaren eta haren kokapenaren arabera, paziente bakoitzarentzat berariazko esku-hartze plan batean oinarritzen dira saioak. Garuneko hodietako istripuren baten ondorioz (iktusa...) edo beste arrazoiren batengatik, gabezia kognitibo arinak dituzten pertsonentzat dira, hain zuzen ere. Helburu nagusia kaltetutako funtzioak birgaitzea da, eta burmuinaren funtzionamendu normala eragozten duten gabeziak hobetuz edo konpentsatuz, jarduera batzuen bidez autonomia eta bizi-kalitatea hobetzea. Kasuen arabera, helburuak lortzen lagunduko duten konpentsazio estrategia batzuk lantzen dira.

ESTIMULAZIO KOGNITIBOKO SAIOAK:

Ariketa batzuen bidez, gaitasun eta trebetasun funtzionalak ahalik eta denbora luzeenean zaindu nahi dira, neuroendekapenezko gaixotasunak (Alzheimerra, Parkinsona, Lewyren gorputzen ondoriozko dementzia, dementzia baskularra, esklerosi anizkoitza...) dituzten pertsonen narriadura mantenduz eta gaixoaren eta senideen bizi-kalitatea hobetzeko autonomia pertsonala sustatuz.

Banakako saioetan egindako programen helburuak eta jarduerak ebaluazio neuropsikologiko batean lortutako informaziotik abiatuta planifikatzen dira. Jarduera horiek pertsona bakoitzaren berariazko beharretara eta egungo egoerara egokitzen dira, eta pertsonak ez dira aurrez ezarritako programa orokorretara egokitu beharez da beharrezkoa eskolatze handia izatea, horrek adineko pertsona asko kezkatzen baititu. Ebaluazio neuropsikologikoan, zaintzapean dauden gaitasunak eta hondatuta daudenak baloratzen dira, programa terapeutiko pertsonalizatu bat garatu ahal izateko.

"LANTZEN DUGUNA MANTENDU EGITEN DUGU, ALDIZ LANTZEN EZ DUGUNA GALDU EGITEN DUGU"

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika